XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JARRAI ZINTZO

Gatza ta ordikeria. Itxas eretzeko lapak, ustel usaia ete danza lotua.

Piperra ta zikiña ugari.

Irakurri degu noski, LA CRUZ'en Aretxabaletako Esetzek esaten zuana.

Gorosto makilla artuta gure adiskideak basterrak astindu ditu.

Ederki astindu ere: bizkar ezurrak berotu eta gerriak bigundu arte.

Gazi-gezak zirala ta, Eibar-tar baten esana andik.

Aretxabaleta aldeko gaztien dantza lotuaren zaletasuna bestetik... autsak arrotu ditu gure lagun jatorrak.

Emen ere baditugu gatza zaleak: Ordikeriari gatza esan oi diote.

Ordikeria izen itxusia eta gogortxua baita.

Dantza zaleak ere bai: baditugu eta ugari.

Itxas ertzeko lapak esugutuko dituzu nozki: arraldeko arkaitzetan itsasita bizi diranak.

Plaza aldian sarri xamar ikusi oi dira lapa zaleak, lapa antzekoak.

Laguna biar aldamenian jolasteko; itxas ertzeko lapen giza bata bestiari itsasita jolastu biar.

Nabarmenkeri, lizunkeri, ta astakeriak egiteko jolasak biar; ustel usaia biar.

Ta lapa zaleak dirala ta, ustel usaia maite dutelako... aspaldiko euskal dantzak eta oitura garbiak zapaldu naian dabiltza asko ta asko.

Ez mingañez baño bai outuretan.

Zine lizunai txanponak ematen, irrakurgai txarrak zabaltzen.

Alperrik da: zankoak eta muturrak zimaur tartian sartuta bizi dira euskaldun asko.

Kalietan eta basterretan nai litzake euskal usai geio.

Aretxabaletako adiskidea.

Udara aldian Zarautz politari ikustalditxo bat egitera azaltzen bazera... lanak izango dituzu euskal oiturak billatzen.

Mintzoa, jaskera, jolasak, dana lizundua.

Gatza ta piperra ugari, leporaño zikiña.

Ez da makala gure Aretxabaletako adiskide jatorra basterrak astintzen.

Bide zuzenian zabiltza.

Etsaiak sortuki zaizkigu bai baña zintzoenak eta sentsundunak gure alde ditugu.

Jarrai Ezetz laguna... eta zorionak.

ITXAS-ALDE